2023/06/21

Bizilabeko demo-saioak egin dituzte Abanto-Zierbenako zenbait ikastetxetan

Bizilabeko demo-saioak egin dituzte Abanto-Zierbenako zenbait ikastetxetan

Maiatzaren 29an eta 30ean, eta ekainaren 8an, Abanto-Zierbenako  El Casal, Buenos Aires eta Askartza Isusi ikastetxeetan zientzia-tailerretako saioak izan dituzte ikasleen atseginerako. Zientzia gertutik ezagutu eta zientziarekiko zaletasuna pizteko saioak izan dira. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako gazteek hartu dute parte Alazne Berguices Herreroren gidaritzapean.

Datorren ikasturtean Abanto-Zierbenako Bizilabe ekimenean parte hartu eta zientziara hurbiltzeko ateak zabalik dituzte herriko gazteek. Eman izena!

            

 

Eusko Jaurlaritza