2023/09/11

Saio irekiak Abanto-Zierbenako Bizilaben

Bizilabe ezagutu eta zientziarekin saio irekiak egiteko aukera Abanto-Zierbenako gazteentzat
Saio irekiak Abanto-Zierbenako Bizilaben
Ikasturte berria hastera doa Abanto-Zierbenako Bizilaben, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik. Izena eman aurretik, ordea, gazteek proba dezaten, saio irekiak prestatu ditu Bizilabek ezaugarriak betetzen dituen edonork parte hartzeko. 
 
Saio irekien ezaugarriak:
 
NOIZ: irailaren 18an
  - LH 5-6: 17.00etan
  - DBH 1-2: 18.30etan
NON: Abanto-Zierbenako Gaztegunean
 
Saio irekietan izena emateko: bizilabe-abanto@elhuyar.eus
 

ZATOZ ETA PROBATU!

Eta, probatu ondoren Bizilaben izena eman nahi izanez gero, hauxe osatu beharreko formularioa.

Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da Bizilabe, Elhuyarrek eta Abanto-Zierbenako Udalak sustatuta. 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da aurtengo ekitaldia.

Eusko Jaurlaritza