Sandra Mena Gutierrez kimikaria Bizilaben izan da
Sandra Mena Gutierrez, Gallartako kimikaria, Bizilabera joan da bisitan. Sandrak EHUn kimika ikasketak burutu ondoren, “Material berriak” masterra egin zuen Santanderren. Une honetan, etxera bueltan da; Leioan ari da "Zientzia eta Materialen Teknologia" Doktoregoa egiten.
Bere eguneroko jardunaren berri eman eta bere arloari lotutako esperimentua egin du gazteekin batera. Honi esker, Bizilabeko gazteek STEM profesionalaren eta STEM lanbideen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatuak hautsi eta emakumea gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Gazteek erronka bat gainditu behar izan dute profesionala ezagutzeko. Ikertzaileak bere arloari lotutako hiru objektu erakutsi dizkie. Gazteek objektuak erlazionatuz bere ikergaia edo lan profesionala zein den ondorioztatu dute. Honela, ikertzaileak, galdera-erantzun bidez, gazteen irudimena eta jakin-mina piztu ditu.
Bere ikasketez eta ibilbide profesionalaz ez ezik, alderdi pertsonalaz ere hitz egin die. Izan ere, oso garrantzitsua da STEM arloko profesionalak pertsona arruntak direla erakustea. Oraindik ere estereotipoek indar handia baitute. STEM profesionalen inguruan duten pertzepzio okerrek ez dute laguntzen arlo horiekiko interesa pizten. Pertzepzio okerren bide beretik, oso garrantzitsua da neska gazteengan Izan ere, eragiten duten estereotipoen artean, zientzian diharduen pertsona gizonezkoa dela ikusten dute. Ondorioz, neskei zailagoa egiten zaie euren burua etorkizunean arlo horietan lanean ikustea.