Garazi Ortega Vidales ingeniaria Bizilaben izan da
Garazi Ortega Vidales Bizilaben egon da bisitan. Ingenieritza elektronikoa ikasi zuen Garazik eta gerora agronomiako masterra eta internazionalizazio masterra egin zuen. Azken horri esker Ghanara joan zen bizitzera eta bertan egon zen 5 urtez. Bilbora bueltatu zen duela 3 urte Start-Up batean lan egitera eta orain IngeTeam-en egiten du lan.
Bere eguneroko jardunaren berri eman die Bizilabeko gazteei. Garaziren bisitari esker, gazteek STEM profesionalaren eta STEM lanbideen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatuak hautsi eta emakumea gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Gazteek erronka bat gainditu behar izan dute profesionala ezagutzeko. Ikertzaileak bere arloari lotutako hiru objektu erakutsi dizkie. Gazteek objektuak erlazionatuz bere ikergaia edo lan profesionala zein den ondorioztatu dute. Honela, ikertzaileak, galdera-erantzun bidez, gazteen irudimena eta jakin-mina piztu ditu.
Bere ikasketez eta ibilbide profesionalaz ez ezik, alderdi pertsonalaz ere hitz egin die. Izan ere, oso garrantzitsua da STEM arloko profesionalak pertsona arruntak direla erakustea. Oraindik ere estereotipoek indar handia baitute. STEM profesionalen inguruan duten pertzepzio okerrek ez dute laguntzen arlo horiekiko interesa pizten. Pertzepzio okerren bide beretik, oso garrantzitsua da neska gazteengan Izan ere, eragiten duten estereotipoen artean, zientzian diharduen pertsona gizonezkoa dela ikusten dute. Ondorioz, neskei zailagoa egiten zaie euren burua etorkizunean arlo horietan lanean ikustea.
