Pribatutasun-politika

 

Data honetatik dago indarrean bertsio hau: [2022-04-28].

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen du, oro har, ELHUYAR FUNDAZIOAk (aurrerantzean, “ELHUYAR”) nola biltzen eta tratatzen dituen zure datu pertsonalak, zeinak ematen baitizkiguzu bizilabe.elhuyar.eus domeinu-izenaren bitartez irispidea duzun webgunearen (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile zaren aldetik, WEBGUNEAren bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak barne. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo WEBGUNEko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala badagokio, adostasuna eskatzen.

ELHUYARek eskubidea erreserbatzen du PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko, lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAren bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzutearren, zure eskubideak eta interesak kontuan izanda beti.

ELHUYARek, betiere, PRIBATUTASUN-POLITIKAra irispidea izateko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu, datu-babeseko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

  1. Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna ELHUYAR FUNDAZIOA da, helbidea: Zelai Haundi kalea 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan inskribatua, F-134 zenbakiarekin eta G20780896  IFK-zenbakia duena.

PRIBATUTASUN-POLITIKAri edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

  1. Nola lortu ditugu zure datuak?

ELHUYARen lantzen ditugun datuak zuregandik lortu ditugu, bide hauetatik: (i) WEBGUNEAn nabigatzean bete dituzun formularioak; edo (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula ELHUYARi datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.

Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak balia ditzakegula ELHUYARek sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

  1. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

ELHUYARen tratatzen ditugun datuak zuk WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzun datuak dira, zurekin harremanetan jartzeko eta/edo posta elektronikoaren bidez formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez emanak.

Zehazki, ELHUYARen kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu:

  • Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN-zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa...).
  • Datu profesionalak (diharduzun enpresa; kargua eta funtzioak; laneko posta-helbidea eta helbide elektronikoa), (i) zuk kasuan kasuko inprimakien bidez ematen dituzun neurrian; eta (ii) zure enpresa kokatzeko eta/edo zurekin edo zure erakundearekin dugun harreman komertziala mantentzeko beharrezkoak diren neurrian.
  • WEBGUNEAren eta/edo haren bidez eskuratu daitezkeen aplikazioen erabiltzaile erregistratu gisa identifikatzeko kodeak eta gakoak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak, etab.).

 

  1. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • WEBGUNEaren erabiltzaile gisa erregistratzeko izapideak egitea eta kudeatzea, ahal denean, horretarako oinarri izanda zuk kontratu aurreko neurriak eskatu izana edo zurekin ezarri dugun kontratu-harremana.
  • ELHUYARek WEBGUNEAren bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo WEBGUNEAren bidez eskuratu daitezkeen beste funtzioak, horretan guztian oinarri hartuta zuk kontratu aurreko neurriak eskatu izana edo zurekin horri dagokionez ezarri dugun kontratu-harremana.
  • Hala badagokio, ELHUYARekin WEBGUNEAren bidez formalizatzen diren produktu edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea, eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuen eskuratzaile gisa gurekin ezartzen duzun kontratu-harremana mantendu, kudeatu eta kontrolatzea; hori guztia, oinarri hartuta zuk kontratu aurreko neurriak eskatu izana edo zurekin horri dagokionez ezarri dugun kontratu-harremana.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, oinarri hartuta zuk kontratu aurreko neurriak eskatu izana edo zurekin ezarri dugun kontratu-harremana.
  • Bide elektronikoak edo bestelakoak erabiliz, ELHUYARen edo enpresa-taldeko beste entitate batzuen komunikazio komertzialak eta publizitatea bidaltzea (betiere entitateak ongi identifikatuta badaude elhuyar.eus webgunean), haien produktu, zerbitzu, eskaintza eta sustapenei buruz, bai eta entitate horiei buruzko bestelako informazio garrantzitsua ere, betiere zuk horretarako adostasuna eman baldin baduzu eta adostasun hori oinarri hartuta.
  • Newsletter zerbitzuaren harpidetza kudeatzea eta dagozkion komunikazio elektronikoak bidaltzea, baldin eta zure adostasuna badugu eta adostasun hori oinarri hartuta.

Tratamenduaren oinarria zure adostasuna denean, edozein unetan eta doan erreboka dezakezu adostasun hori, 7 atalean zehazten den moduan.

  1. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:

  • Administrazio eta erakunde publikoei, ELHUYARk erakunde horiei datuak jakinarazteko betebeharra duenean.
  • ELHUYAR parte den enpresa-taldearen barneko entitateei (betiere entitateak ongi identifikatuta badaudeelhuyar.eus webgunean), helburu hauetarako: zure eskaerei eta kontsultei erantzuteko, edo entitate horiei edo haien jarduera eta produktuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko.
  • Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

 

  1. Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datuak tratatzeko adostasuna ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak ezerezteko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta ELHUYARen legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.

Kasu guztietan, ELHUYARek baditu datuak arazteko barne-politikak, bere esku dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezereztea.

  1. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide batzuk aitortzen dizkizu, tratamenduak irauten duen bitartean baliatu ahal izango dituzunak. Hauek dira eskubideak:

  • Zure datuetara irispidea izatea: eskubidea duzu zure datuetara irispidea izateko, zuri dagozkizun zer datu tratatzen ari garen jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guk tratatzen ditugun datu pertsonaletatik okerrak direnak zuzentzeko, edo, are gehiago, datu horiek ezereztu ditzagun eskatzeko, baldin eta, besteak beste, jasotako helburuetarako beharrezkoak ez badira.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioetarako edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuok, datuen babesari buruzko araudian aurreikusten den bezala.
  • Datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, non eta datuok ez diren gorde beharrekoak premiazko arrazoi legitimoengatik edo izan daitezkeen erreklamazioen kasuan defentsa egiteko.

 

Emandako adostasuna edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu idatzizko eskaera bat bidalita ELHUYARi 1 atalean adierazitako helbidera edo mezu elektroniko bat helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.

  1. Segurtasun-neurriak

ELHUYARek konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.

  1. Cookie-politika

Halaber, jakinarazten dizugu ELHUYARek cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.