Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Abanto-Zierbenako Bizilaben

2025eko urritik 2026ko maiatzera arte Abanto-Zierbenako gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerra
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Abanto-Zierbenako Bizilaben

Eman izena Abanto-Zierbenako Bizilaben

Abanto-Zierbenako Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Abanto-Zierbenako Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

  • Noiz: 2025eko urritik 2026ko maiatzera

  • Kokapena:  Abanto-Zierbenako Gaztegunean. Bizkaia plaza 3, atzekaldea.

ORDUTEGIAK

Astelehena

  • LH 5-6: 17:00-18:30
  • DBH 1-2: 15:30-17:00

PREZIOA eta KOBRAKETAK


Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.

  • Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea

  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea

Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

  • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.
  • Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
  • Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

IZENA EMATEKO EPEA

Bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 26tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 21etik irailaren 12ra.

  • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
  • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.

 

ELH_RGB_CLAIM.png
0f2dedc4-0c97-468f-9093-47a5a2340620.png