Ikasturteko programa
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Abanto-Zierbenako Bizilaben
2026ko urritik 2027ko maiatzera arte Abanto-Zierbenako gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerra
Eman izena Abanto-Zierbenako Bizilaben
Abanto-Zierbenako Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Abanto-Zierbenako Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
-
Noiz: 2026ko urritik 2027ko maiatzera
- Kokapena: Abanto-Zierbenako Gaztegunean. Bizkaia plaza 3, atzekaldea.
ORDUTEGIAK
Astelehena
- LH 5-6: 17:00-18:30
- DBH 1-2: 15:30-17:00
PREZIOA eta KOBRAKETAK
Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.
-
Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea
-
Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea
Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
- Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.
- Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA
Bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 18tik ekainaren 19ra, eta bigarrena ekainaren 20tik irailaren 11ra.
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22an.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14an.
