2018/02/26

248 ikertzaile boluntario prest, gazteei Elhuyar Zientzia Azokan laguntzeko

248 ikertzaile boluntario prest, gazteei Elhuyar Zientzia Azokan laguntzeko

Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azokan, aurten ere, gazte askok eman dute izena. Euskal Herriko 33 ikastetxetako ehunka neska-mutil ari dira ikerketak eta proiektu teknologikoak garatzen, apirilaren 21ean Bilbon egingo den Zientzia Azokarako.

Aurreko urteetan bezala, gazteek ikertzaile boluntarioen aholkularitza dute, profesionalek nola lan egiten duten ezagutzeko. Guztira, 248 ikertzaile prestatu dira aurten gazteei laguntzeko, eta horietatik, 139 emakumeak dira. Sei unibertsitate hauetakoak dira ikertzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Digipen eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Horiez gain, Ikerbasqueko eta Inspira proiektuko ikertzaileak ere mentore-lanetan ari dira gazteei laguntzen.

 

Argazkia: CFSomorrostroko gazteak EHU/UPVko Arantza Aldezabal botanikan aditua bisitatzen

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala