Zer da Bizilabe?
Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.
10 urtetik 19 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa, behar denean laguntza jasota.
Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan gidatzeko, aditu-talde batek begiraleak eta mentoreak trebatu ditu Bizilaberako propio landu den ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.
Bizilabe sarearekin, tokiko gizarteari egin nahi zaio ekarpena gazteen hezkuntza osatzeko eta eskualdeen lehiakortasunean laguntzeko. Hain zuzen ere, Elhuyarrek sustatutako proiektu honek eredu-aldaketa proposatzen du, gazteen etorkizunean eskualdeko hainbat eragileren arteko lankidetza sustatuta; horretarako, inguru hurbileko enpresetako profesionalak inplikatu nahi dira gazteen mentore gisa. Bizilabek modu positiboan eragin nahi du neska-mutilengan, haien gaitasunak garatuz eta ahalduntzea bilatuz.
Bizilabe hiru formatutan eskaintzen da:
- Tailerrak: alor desberdinak probatzeko eta motibatzeko tailerrak.
- Proiektuak: gazteek urtean zehar zientzia-proiektuetan jardutea.
- Harreman-bizipen edo ekitaldiak: komunitatean eta komunitatearekin harremanetan jartzeko uneak diseinatuko dira (azokak, irteerak, bisitak, eta abar).