2021/02/04

76 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Otsailaren 8tik 28ra Bilboko, Elgoibarko, Ermuko, Soraluzeko eta Tolosaldeko 78 saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#O11erakusleihoak” ekimenean. Bizilabeko gazteek emakume hauek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.
76 saltokik eta Bizilabeko gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Elhuyarrek Bilboko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko Udalekin eta Tolosaldea Garatzenekin batera, “#O11erakusleihoak” egitasmoa jarri du martxan, eta, guztira, aipatutako herrietako 76 saltokik hartu dute parte. Bizilabe, gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren baitan kokatzen da ekimen hau.

Otsailaren 11n, ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte herri hauetako 76 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, saltoki horietan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Bizilabeko gazteek, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duen esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz.  Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.

Hauexek dira #O11erakusleihoak   ekimenean parte hartuko duten saltokiak: 

BILBO

  • Decoración e Interiorismo Julio Aristin
  • Flores Rementeria, S.L.
  • teMIMO Centro de Día
  • Farmacia M.A.Linaza Peña
  • Centro Visual Argia
  • Farmacia Zubiri Zuaznabar
  • Deustuko Liburudenda
  • Salon Stilo21 Peluqueria
  • Farmacia Arilla Zamora
  • Afede
  • Farmacia Inma Ilabarrieta
  • PSIKOLAN

ELGOIBAR

  • Agurtzane Ileapandegia
  • Karkizano
  • Lagunak Koltxoidenda
  • Nalai Oinetakoak
  • Pitxintxu
  • Farmazabal
  • Ortopedia Itziar Sarasketa
  • Sara Jantzi-Denda
  • Casa Astigarraga
  • Iriondo Kirolak
  • Ene Bada
  • Ecenarro Lenceria
  • Doña Mercedes
  • Garbiñe Estetika
  • Kima Bioestetika

ERMUA

  • Cocoliso
  • Zapatxiki
  • Itze Optika
  • Centro de Formación Akerlei
  • Estanco Solozabal
  • Bolsos Sagardui
  • Kokko
  • Cafe Panadería Buenas Migas
  • Salon de belleza Disdira

SORALUZE

  • Mapre
  • Triskel
  • Comercial Vila
  • Iratxo
  • MGS Aseguruak
  • Mabel Ileapaindegia

TOLOSALDEA

Alegia

  • Aikur

Asteasu

  • Coviran Asteasu
  • Javier Iraola Harategia
  • Aneli Ile Apaindegia Eta Estetika
  • Mattin
  • Ana Sarasua Farmazia
  • Axun Ileapaindegia

Irura

  • Bakarne Arrue
  • XARE okindegia
  • Attonaren Denda

Tolosa

  • Dandaka
  • Pasteleria Ibañez Gozona
  • Ubel
  • Xarma
  • Electrodomesticos Beotibar
  • Ipar Roller
  • Muñazabal
  • Josune Ileapaindegia
  • Aralar Camp Base
  • Imanna
  • Taller Merceria Karmele
  • Aralart Decoracion
  • Merceria Karmele
  • Berezi Tallas Especiales
  • Dentieder
  • Itsasargi Congelados
  • Mikel Altzariak
  • Kirei
  • Lenceria Ross
  • Zunzu

Villabona

  • Farmazia Berria
  • Basajaun Liburudenda
  • Garintza Mertzeria
  • Galerías M.J
  • Ifni

“#O11erakusleihoak” webgunea

Ekimen honen baitan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.

Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira.

Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.

 

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala