2020/08/27

Bideo-lehiaketa Euskal Herriko gazteentzat 2020ko urrian

Elhuyarrek gazteen zientzia eta teknologia proiektuen bideo-lehiaketa antolatu du, gazteek egindako proiektuen zabalpenean laguntzeko. Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren barruan eratu da lehiaketa. Bideoak publiko mota guztientzako erakargarriak izatea sarituko da, eta proiektuaren gaia guztiz askea da: zientzia ikerketak-proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… hala, gazteek egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.
Bideo-lehiaketa Euskal Herriko gazteentzat 2020ko urrian

Euskal Herriko 12-18 urte tarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Saria: Frantziako Futuroscope parkerako bidaia talde osoarentzat

Parte hartzeko baldintzak

  • Banaka edo taldeka hartu daiteke parte (gehienez lau taldekide).
  • Partaide guztiek bete behar dute FORMULARIO  Badira nahitaez bete beharreko eremuak, eta horietakoren bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du erakundeak.
  • Izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30ra bitarte izango da zabalik. Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo.

Informazio eta zehaztapen gehiago hemen.