2024/05/27

Deustuko Bizilabeko gazteek egindako “Antibiograma” lanak irabazi du Elhuyar Zientzia Azokako 1. eta 2. DBH-ko bigarren saria

Sari honi esker, Aiala Eskalza Fernández eta Julen Moreno Pérez de Albeniz Galiciencia azokara joango dira. Bilboko gazteek ez ezik, Elgoibarko eta Laudioko Bizilabeetako gazteek ere parte hartu dute azokan.
Deustuko Bizilabeko gazteek egindako “Antibiograma” lanak irabazi du Elhuyar Zientzia Azokako 1. eta 2. DBH-ko bigarren saria

Elhuyar Zientzia Azoka egin da maiatzaren 22tik 25era Bilboko Areatzan. Bertan, Euskal Herriko 800 gazte baino gehiagok 200 zientzia- eta teknologia-proiektu aurkeztu dituzte. Espainiatik eta nazioartetik etorritako 11 talde ere egon dira.

Parte-hartzaileen artean, Bilboko, Elgoibarko eta Laudioko Bizilabeetako 13-17 urte bitarteko gazteak egon dira, eta  “Antibiograma” izeneko proiektuak eraman du DBH 1-2-ko bigarren saria. Deustuko (Bilbo) Aiala Eskalza Fernández eta Julen Moreno Pérez de Albenizek egin dute lana eta jaki naturalek antibiotiko berriak dituzten aztertu dute antibiogramen bidez.

Lan irabazleaz gain, honako proiektu hauek aurkeztu dituzte Bizilabeko gazteek:

  • Biomaterialak plastikoaren ordezkariak? Elikagai asko, hala nola frutak, barazkiak edo arrautza freskoak, plastikoan ontziratzen dira, manipulatzean eta garraiatzean kalterik ez eragiteko. Proiektu honen helburua material iraunkorragoa eta biodegradagarriagoa sortzea izan da, bilgarri alternatibo gisa.
  • Biohialak: proiektu honetan, alginatotik (algetatik) abiatuta hainbat biohial egingo dituzu, eta ondoren, ohiko ehungintza ordezkatzeko egokiena zein den jakiteko egindako bioehunak aztertu dituzte.
  • Biogelak: proiektu honetan, hidrogel desberdinak sortuko dituzte, eta ondoren, lurzoruak duen ura atxikitzeko gaitasunean eragin dezkaten aztertu dute, laboreetarako behar den ur kopurua murrizteko helburuz.
  • Makuluak: beso gabe erabili daitezkeen makulu erosoago bat diseinatu eta eraiki dute, 3D inprimatze-teknikak erabiliz.
  • Itsuentzako makila adimenduna: makila honek itsuei beraien aurrean oztoporen bat dagoen abisatuko die alarma baten bitartez.
  • Ponpak egiten dituen makina: zirkuitu elektriko bati esker etengabe ponpak egiten dituen makina bat sortu dute.
  • Euri ura birziklatzen: euri ura jasotzen duen bidoi bat sortu dute. Bidoi bat bete denean, arduino bidez, jasotako ura bidoi batetik beste batera pasatzen da. Bigarren bidoi honetan ura edangarri bihurtzen da.
  • Kultibo hidroponikoa: letxugak hazteko labore hidroponiko bat egin dute eskuz, hazkunderako behar den guztia gehitu dute (LED argiak, mantenugaiak, aire-ponpa) eta arduinoren bitartez tenperatura, hezetasuna, mantenugai eta argiaren sentsoreak programatu dituzte.
  • Aspiraezer2000: etxeko materialak erabiliz robot xurgagailu bat egin dute.
  • Itsuentzako makila: makila honek itsuei beraien aurrean oztoporen bat dagoen abisatuko die alarma baten bitartez.
  • Biodiesela: erabilitako eta erabili gabeko olioekin biodiesela ekoitzi dute eta hauen arteko desberdintasunak aztertu dituzte, biodiesel onena zein den zehazteko.
  • Future Street: material piezoelektrikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzen duen errepide-prototipo bat egin dute.
  • Hovercraft: Hovercraft bat garatu dugu, beste garraio batzuk ordezkatzeko eta planeta jasangarriagoa izateko.
  • Bideo-jokoa: Bideo-joko bat garatu dute kalitatezko hezkuntza nutrizionala bermatzeko haurren artean eta elikagaien kontsumo masiboaren aurrean kontzientzia egitea.
  • Joystick bidez kontrolatutako drona: Joystick bidez gora eta behera hegan egiten duen drona egin dute. Dronak oso garestiak direnez, etxean eta material merkeekin egin daitekeen drona eraiki dute.

Elhuyarrek antolatzen duen Elhuyar Zientzia Azokaren helburuek bat egiten dute Bizilaberen helburuekin, hau da, gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea.

Argazki-galeria: Elhuyar Zientzia Azoka

 

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala