2021/02/11

Elhuyarren eskutik, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna Eureka museoan

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburua da emakumeak zientzian duen zeregina ikusaraztea, estereotipoak haustea eta emakumeen erreferenteak areagotzea.
Elhuyarren eskutik, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna Eureka museoan

Egun hori ospatzeko, Eureka! Zientzia Museoak hainbat jarduera antolatu ditu otsailaren 8tik 28ra:

Emakumea Zientzian | erakusketa 

2021eko otsailaren 8tik 28ra

Aurkikuntza iraultzaileak egin zituzten hamabi emakume zientzialarien bizitzen inguruko erakusketa eskaintzen du Eureka Zientzia Museoak Elhuyarren eskutik
Erakusketa honek emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaraziko du, erreferenteak sortuz. Gainera, gazteei emakume zientzialarien eredua hurbiltzen lagunduko du, ezarritako hainbat estereotipo faltsu gainditzeko asmoz.

Atzoko eta gaurko zientzialariak | hitzaldia

Otsailaren 12a, ostirala, 18:00

Donostiako hainbat ikerkuntza zentrotan lan egiten duten bost emakume zientzialari izango dira, haien ikerketa eta ekarpen zientifikoei buruz hitz egiten eta, aldi berean, historiako zientzialari handi batzuei erreferentzia eginez.

Zientziaren izarrak | familientzako tailerrak

Otsailaren 20a eta 21a, larunbata eta igandea

Elhuyarrek prestatutako emakumezko zientzialarien 12 kontakizunetatik abiatuta, zientzia-esperimentuak egingo dira familian Eureka! Zientzia Museoan emakume zientzialari edo zientziaren izar horien omenez.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala