2022/07/11

Ermuko gazteak Bizilaberen zientzia-udalekuetan parte hartzen ari dira

Jada bi aste pasa dituzte, baina oraindik ere beste bi aste badituzte zientziaz gozatzeko.
Ermuko gazteak Bizilaberen zientzia-udalekuetan parte hartzen ari dira
Ermuko LHko 167 gaztek eman dute izena, Bizilabe ekintzetan parte hartzeko; zientzia eta teknologia Ermuko ume eta gazte guztiengana hurbiltzea da ekimenaren helburua.
Ekainaren 28tik uztailaren 21era, lau astez, 6-12  urte bitarteko neska-mutilek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute. Ekintza horien bidez, gazteen artean zientzia- edo teknologia-eduki eta lanbideak sustatzen direnean sortu ohi diren gizarte-arrakalak hautsi nahi dira. Izan ere, ikerketek erakutsi dute euren inguruan alor horietako ogibideak ez dituzten haur eta nerabeek nekez hartzen dutela parte halako jardueretan eta gutxitan hautatzen dituztela zientzia- edo teknologia-adarretako ikasketak.

Animo gazteok, eta ondo pasa!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala