2017/10/19
Hasi da Bizilabeko lehen tailerra Bilbon!
Atzo, urriak 18, eman zitzaion hasiera 'Litxarreriak eta margoak, testurak eta koloreak, zaporeak eta usainak, a zelako nahasteak! (12-14 urte)' tailerrari.
![Hasi da Bizilabeko lehen tailerra Bilbon! Hasi da Bizilabeko lehen tailerra Bilbon!](https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/albisteak/hasi-dira-bizilabe-tailerrak-bilbon/@@images/b0a2a533-83f0-41e0-ad4d-be1242abe54e.jpeg)
Sei saio izango dira, asteazkenetan, azaroaren 29ra arte. Tailer honen helburua da, etxean inguratzen gaituen kimika aurkeztea, esperimentu errazen bitartez oinarrizko kontzeptuak barneratuz.