2018/10/11

Jada zabalik da Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019n izen emateko epea

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik aurrera.
Jada zabalik da Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019n izen emateko epea

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.
Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei.

Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala