2025/06/02

Laudio eta Elgoibarko Bizilabeetako gazte taldeak garaile Elhuyar Zientzia Azokan

Eguneroko arazoei irtenbide praktikoak emateagatik saritu ditu ebaluatzaile-taldeak. Sariei esker, estatuko azoketan parte hartu ahal izango dute.
Laudio eta Elgoibarko Bizilabeetako gazte taldeak garaile Elhuyar Zientzia Azokan

Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo edizioan, Bizilabeko bi gazte-taldek lortu dute saria. Laudioko eta Elgoibarko taldeek teknologia eta zientzia uztartu dituzte eguneroko arazoei irtenbide praktikoak emateko, eta horregatik saritu ditu ebaluatzaile-taldeak.

Laudioko Bizilabeko Aimar, Eliana, Haimar eta Jonek, DBH 1. eta 2. mailako bigarren saria eskuratu dute “Esekitoki automatikoa” izeneko proiektuarekin. Harri esker,  Ciencia en la Calle azokan parte hartuko dute. Proiektu honekin  etxeko eguneroko bizimodua errazteko asmatutako sistema bat garatu du taldeak. Proiektuak arropa automatikoki esekitzeko mekanismo bat proposatzen du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat lagungarria izateko helburuarekin. Saria Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandezek eman die, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruak.

DBH 1. Eta 2. mailako hirugarren saria, Elgoibarko Bizilabera joan da. Galiciencia azokan parte hartzeko saria jaso dute Othman eta Andonik, “Lyme gaitza saihesten laguntzen duen aplikazioa” proiektuagatik. Taldeak aplikazio bat diseinatu du, erabiltzaileei larruazalean detektatutako akainak identifikatzen eta Lyme gaitzaren arriskuaz ohartarazten laguntzeko. Saria Amaia Esquisabel Alegriak  eman du, Eusko Jaurlaritzako Zientzia politikako zuzendariak.

Elhuyar Zientzia Azokak 640 gazte bildu ditu aurten ere Bilboko Areatzan, beren lanak aurkezteko. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteek ez ezik, Abanto-Zierbena, Bilbo, Elgoibar eta Laudioko gazteak izan dira proiektuak aurkezten. Sarituak izan diren taldeek aukera izango dute beren proiektuak Euskal Herritik kanpo aurkezteko, beste zientzia azoketan parte hartuz eta esperientzia berriak biziz.

   

Elhuyar Zientzia Azokako argazki-galeria