Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon
![Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon Maiatzaren 11n, Zientzia Azoka festa Bilbon](https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/albisteak/maiatzaren-11n-zientzia-azoka-festa-bilbon/@@images/f1d9fcd7-d1e5-428d-8777-6a2402e99dcd.jpeg)
DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.
Aurtengo Zientzia Azokan Europako hainbat kideren bisita izango dugu; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.
Eguneko programa
12:00etan Azokaren irekiera
12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00
Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak
12:00 - 14:30
Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak
12:00 - 16:30
Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak
UPV/EHU
- Formula Student Bizkaia. Lehiaketako monoplaza autoa eta haren elementu mekanikoak.
- Moto Student. Lehiaketako motorra eta haren elementu eta ezaugarri mekanikoak.
- Elikagaietan glutena detektatzeko tailerra.
Deustuko Unibertsitatea
- Ingeniaritza-proiektuak: fabrikazio digital aurreratua, objektu adimendunen diseinua eta mekanika, hondakinen kudeaketa eta eraginkortasun energetikoa.
- Elkarreragin sozialari buruz literatura klasikoarekin eta teknologiarekin ikasi eta gozatzeko gunea.
- Garuna ezagutzeko gune bat.
- Errealitate birtuala eta eten digitala 3.0: prebentzioa eta parte-hartzea.
- Lurralde-lehiakortasunaren behatokia.
Euskaltel
- Errealitate birtualeko tailerra.
Bizkaia Talent
- Basque Talent Observatory: goi-mailako euskal lan-merkatuko analisia ikusteko erreminta digitala, Bizkaia Talent-eko plataforman erregistratuta dagoen edozeinek ikusteko.
- Kids&Skills erreminta: 7 zeharkako konpetentzia neurtzeko jolas-erreminta (11 urteko umeentzat zuzenduta eta beti ere euren hezkuntza-zentroarekin batera).
17:00 - 18:30
Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean.
17:00 - 20:00
Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak
19:00 - 20:00
Eszenatokian sari-banaketa