#NikEtxeanEsperimentuak. APIRILEKO EGUTEGIA
SAKATU HEMEN ESPERIMENTUEN EGUTEGIRA JOATEKO
Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.
Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea luzatu du Elhuyarrek.
Animatu, esperimentatu eta partekatu!
Egutegi hau, liburu hauetako esperimentuak erabilita osatu da:
- Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua. Asia Citro. Elhuyar. 2017 (jatorrizko izenburua: The Curious Kid's Science Book: 100+ Creative Hands-On Activities for Ages 4-8)
- Zientzia guztiz arduragabea. Sean Connolly. Elhuyar. 2011 (jatorrziko izenburua: Wholly Irresponsible Experiments!)
- Marikalanbre bizitzaren laborategian. Elhuyar eta Irrien lagunak. 2014
- Armix max-mix. Elhuyar, 2010