2019/07/16

'STEM profesionalak gazteak inspiratzeko' liburuxka osatu du Elhuyarrek

STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) ideiaren atzean zera dago: zientziaren eta teknologiaren hezkuntzan bultzatu nahi den paradigma-aldaketa bat.
'STEM profesionalak gazteak inspiratzeko' liburuxka osatu du Elhuyarrek

Mundu profesionalez ari garenean, STEM profesioez ari gara; arloetako diziplinen hezkuntzaz ari garenean, berriz, STEAM hezkuntzaz. 

XXI. mendeko teknikariak eta ingeniariak sortzeko errezeta bat baino askoz gehiago ere bada STEAM: errealitatea jakinminez, ikertzeko grinaz, eta era aktiboan ikuskatzeko baliagarria da. STEM profesioak uste baino eremu gehiagotan zabaltzen dira, gainera. Eta eguneroko bizimoduan ere behar dugu STEAM ikuspuntua, erabakiak hartzeko eta hain arriskutsu diren sinismen faltsuak eta sasi-zientziak baztertzeko.

Gaur egungo gizartearen erronka handien aurrean, bestelako STEM profesionalak behar ditugu, mundu jasangarriago bat eraikitzeko, begirada kritikoz aritzeko, gizartearen erronka handiei erantzuteko, eta bertako ekonomia, industria, hezkuntza... biziberritzeko; baita ikerkuntzaren munduan gure ahotsa izateko ere.

Hemen daukazu hori guztia jasoz eginiko liburua (doan jaisteko pdfa) eta bideorako lotura.

Lan hau Elhuyarrek egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren dirulaguntzaz, eta erakunde hauen laguntzari esker: CRECIM (Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica), Debegesa, Iraurgi Berritzen, Innobasque, DIPC (Donostia International Physics Center), CFM (Materialen Fisika Zentroa), CIC nanoGUNE, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizilabe, Danobat Group.

Egilea: Elhuyar

Ilustrazioak: Pernan Goñi Olalde

Lizentzia: Creative Commons, Ez Komertziala eta Errekonozimendua

    

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala