2018/09/21

Ikasturte berriarekin batera hasi dira ikastetxeak ere Bizilabe tailerretan parte hartzen

2018. urtean, apiriletik abendura bitartean, 32 tailer eskaini dira Bilboko ikastetxeek parte har dezaten.
Ikasturte berriarekin batera hasi dira ikastetxeak ere Bizilabe tailerretan parte hartzen

DBHko Bilboko ikastetxeentzako antolatutako tailer hauetan, guztira 640 ikasle inguruk hartu dute, edo hartuko dute, parte abendura bitartean.

EHUko ikertzaileen eskutik egin dira tailerrak, bi gairen inguruan antolatuta.

  • polimeroen inguruko 'Slime: materialen mugak eta aukerak aztertuz' tailerra, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika ez-organikoa Saileko ikertzaileek emana, eta
  • mikrobiologiaren inguruko 'Mikromundua, non bizi dira' tailerra, Farmazia Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzaileek emana

2018ko eskaintza osatuta, 2019an egingo da hurrengo eskaintza.

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg