2019-2020 ikasturterako Bizilaberen tailer-eskaintza osoa
TAILERREN EZAUGARRI NAGUSIAK
NOIZ: 2019-2020 ikasturtean, data eta garai desberdinetan (ikus ‘Tailerren ezaugarri zehatzak’ atala)
LEKU KOPURUA: 20 leku (gutxienez 5 lagun)
ADINA eta ORDUTEGIA:
12-17 urte bitarteko gazteak, eguna eta ordua aukeran direla.
NON: Deustuko Udaltegia (BIZILABE gunea) Agirre lehendakaria, 42
PREZIOA:
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko edo tailerreko
- Familia ugaria: 10 €, hiruhileko edo tailerreko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko edo tailerreko
HIZKUNTZA: elebiduna izan liteke tailerra; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.
IZEN-EMATEA
- Irailetik aurrera edozein tailerretarako zabalik izango da izena-emateko epea, eta tailerraren dataren arabera, edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20) izango da zabalik.
- Izena emateko garaian, Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
- Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan izena eman ahalko da.
- Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna ere bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
GARRANTZITSUA
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da, kobraketa bideratu eta ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
- Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.
Informazio gehiago:
h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com
Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)
TAILERREN EZAUGARRI ZEHATZAK
Bizilabe proiektuaren baitan 3 motatako tailerrak eskaintzen dira, eta hauek dira tailer horien ezaugarri zehatzak:
1- 6 saioko tailerrrak: 2019-2020 ikasturtean zehar 5 tailer eskainiko dira, ostegunetan, ezaugarri zehatz hauek dituztenak:
- Tailerra: Argien marrazkilari! Argiekin eta argazkiekin irudiak sortuko ditugu
- DATA: 2019ko urriaren 3tik azaroaren 7ra
- ORDUTEGIA: 18:00-19:30
- ADINA: 12-15 urte
- IZENA EMATEKO EPEA: 2019ko irailaren 26
- Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/UGNHZHj6gqWNbu1r7
- Tailerra: Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra
- DATA: 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra
- ORDUTEGIA: 18:00-19:30
- ADINA: 12-15 urte
- IZENA EMATEKO EPEA: 2019ko urriaren 31
- Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/gBb8bzx6kBdMn7bE8
- Tailerra: Lurra mugitu! Geologia tailerra
- DATA: 2020ko urtarrilaren 9tik otsailaren 13ra
- ORDUTEGIA: 18:00-19:30
- ADINA: 12-15 urte
- IZENA EMATEKO EPEA: 2019ko abenduaren 20a
- Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/xyusRzEKcsHXtaJK7
- Tailerra: Mugarik gabe! Guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra
- DATA: 2020ko otsailaren 20tik martxoaren 26ra
- ORDUTEGIA: 18:00-19:30
- ADINA: 12-15 urte
- IZENA EMATEKO EPEA: 2020 otsailaren 1era
- Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/ZFq9d6VTsUQQ6dDv6
- Tailerra: Agur euri, etor eguzki! Eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra
- DATA: 2020ko apirilaren 23tik maiatzaren 28ra
- ORDUTEGIA: 18:00-19:30
- ADINA: 12-15 urte
- IZENA EMATEKO EPEA: 2020ko apirilaren 5a
- Izena emateko FORMULARIOA: https://forms.gle/7bBoe13bCVweDbig8
2- 'Izan ikertzaile eta asmatzaile' ikasturteko programa: zientzia eta teknologiako proiektuak garatuko dira ikasturtean zehar, ikertzaile eta profesionalekin harremanetan, eta bizipenak ardatz hartuta.
NOIZ: 2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean
ADINA eta ORDUTEGIA:
12-14 urte bitarteko neska-mutilak:
- Astelehena, asteartea edo asteazkena, 17:00etatik 18:30etara, eta astelehena 18:30etatik 20:00ra
15-17 urte bitarteko neska-mutilak:
- Asteartea edo asteazkena, 18:30etatik 20:00ra
ORDAINKETA: Ikasturteko proiektua da, baina hiru hilabeteko proiektuak garatuko dira, eta kobraketa ere hiru hilez behin egingo da: 2019ko irailaren 30ean, 2019ko abenduaren 30ean, 2020ko martxoaren 30ean
IZEN-EMATEA
IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/YvP5jeTVFx1FMTSH6
IZENA EMATEKO BALDINTZAK:
- Ikasturte osoan zabalik egongo da, azken hiruhileko saioa hasi bitartean (2020ko apirila), edo lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20).
- Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
- Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.
- Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
GARRANTZITSUA
- 2020ko maiatzean Elhuyar Zientzia Azokak Bilboko Plaza Barrian antolatzen duen azokan parte hartzeko aukera izango duzu urtean zehar egindako proiektuarekin
3- Oporretako tailerrak: 2019-2020 ikasturtearen opor-garaietako tailerrak dira hauek. Gazteak oporretan direnean, zientzia eta teknologian ikertzeko aukera izan dezaten. Hiru izango dira:
- Gabonetan, 2019ko abenduaren 23-24-26 eta 27an
- ADINA: 12 – 15 urte
- ORDUTEGIA: 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
- PREZIOA:
- Kuota arrunta: 15 € tailerreko
- Familia ugaria: 10 € tailerreko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
- IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, abenduaren 9ra arte
- IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8
- Aste Santuan, 2020ko apirilaren 14tik 17ra
- ADINA: 12 – 15 urte
- ORDUTEGIA: 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
- PREZIOA:
- Kuota arrunta: 15 € tailerreko
- Familia ugaria: 10 € tailerreko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
- IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, martxoaren 31 arte
- IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8
- Udan, 2020ko ekainaren 22tik 26ra
- ADINA: 12 – 15 urte
- ORDUTEGIA: 9:30-11:00 edo 11:30-13:00
- PREZIOA:
- Kuota arrunta: 15 € tailerreko
- Familia ugaria: 10 € tailerreko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailerreko
- IZEN-EMATEA: 2019ko irailetik hasita, ekainaren 8ra arte
- IZENA EMATEKO FORMULARIOA: https://forms.gle/mk6M4v6EuG6oaizs8