2019/12/02

“BZL zientzia-telebista" tailerra egingo da Gabonetan

Bilboko Bizilabek 2019 urteari amaiera emateko, Gabonetan, abenduaren 23, 24, 26 eta 27an, 10:00etatik 13:00etara “BZL zientzia-telebista" tailerra eskainiko du, Deustuko Udaltegian.
“BZL zientzia-telebista" tailerra egingo da Gabonetan

Lau eguneko tailerrean zehar, ikertzaile profesional baten laguntzaz zientzia eta teknologia esperimentuak egingo ditugu, hauen oinarri zientifikoa ongi ulertuz. Ondoren, esperimentu hauek kamera aurrean nola aurkeztu ikasiko dugu,  horretarako oinarrizko grabazio-teknikak eta bideo-ediziorako urratsak zein diren ezagutuz. Honela, gure bideoak Bizilabe zientzia-telebistan eskegi eta gure esperientziak gure lagunekin elkarbanatuko ditugu!

- NOIZ: Gabonetan, 10:00-13:00, abenduaren 23, 24, 26 eta 27.
- IRAUPENA: 4 saio.
- ADINA: 12-15 urte.
- PREZIOA, tailer bakoitzeko:

  • Kuota arrunta: 15 € tailer bakoitzeko
  • Familia ugaria: 10 € tailer bakoitzeko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € tailer bakoitzeko

- IZEN EMATEA, abenduaren 16a baino lehenFORMULARIOA