2022-2023 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Bizilaben
10-16 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da Bizilabe; Deustuko Udalgunean, Otxarkoagako Gaztegunean edo Zorrotzako Gailurra espazioan egitea hauta dezakezu. 2022ko urritik 2023ko maitza bitartean, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin. Inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatzeko aukera, eta azoketan proiektuak aurkezteko aukera ere izango dute. Eman izena Deustuko Bizilaben!Eman izena Otxarkoagako Bizilaben!Eman izena Zorrotzako Bizilaben!
|
DEUSTUKO ESKAINTZA
Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42. Bilbo
EGUTEGIA
2022ko urritik 2023ko maiatzera
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
17:30- 18:55 |
LH5 - LH6 |
LH5 - LH6 |
LH5 - LH6 |
19:05- 20:30 |
DBH1 - DBH2 |
DBH3 - DBH4 |
DBH1 - DBH2 |
NON
Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42
PREZIOA
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria eta guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
OTXARKOAGAKO ESKAINTZA
EGUTEGIA eta ORDUAK
2022ko urritik 2023ko maiatzera
- NON
Otxarkoagako Gaztegunea. Larrakoetxe kalea, 3. Bilbao
- NOIZ: astearteetan
- ORDUTEGIA:
- LH 5-6 --> 17:00 - 18:25
- DBH 1-2 --> 18:35 - 20:00
- PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa, hiruhilekoaren hasieran
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
ZORROTZAKO ESKAINTZA
EGUTEGIA eta ORDUAK: 2022ko urritik 2023ko maiatzera
- NON: Zorrotzako Gailurra espazioa. Zorrotzagana, 31. Bilbao
- NOIZ: ostegunetan
- ORDUTEGIA:
- LH 5-6 --> 17:00 - 18:25
- DBH 1-2 --> 18:35 - 20:00
OHAR OROKORRAK
--> Kuota guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan
--> Kuota-murriztapenaren kasuan, agiria eskatuko da
IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA
Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Taldeak osatzen ditugunean, zuekin berriz ere harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Eman izena Bizilaben!
Informazio gehiago: bizilabe.bilbo@gmail.com / 688 829 056