2023/10/06

Hasi da 2023-2024ko ikasturtea Bilboko Bizilabeetan

Hasi dira 'Izan ikertzaile asmatzaile' saioak Bizilabe programak Bilboko Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza eta Basurto auzoetan dituen espazioetan.
Hasi da 2023-2024ko ikasturtea Bilboko Bizilabeetan

Deustuko eta Basurtoko gazteak izan dira hasten lehenak. Joan den urriaren 2an hasi ziren 5 gazte-talde, eta urriaren 3an Otxarkoagako gazteek eman diote hasiera;  urriaren 5ean hasiko dira Zorrotzako gazteak, eta, horrela, talde guztiak martxan izango dira.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko 1. eta 2. mailako, eta DBHko 3. eta 4. mailako gazteek osatzen dituzte talde horiek; guztira 12 gazte-taldek jardungo dute ikasturtean zehar.

Oraindik ere lekua badago, beraz, animatu eta eman izena!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg