2018/11/19

Arrakasta handiz ospatu zen Bizilabe festa Deustuko Udaltegian

Joan den ostiralean, azaroak 16, jende asko hurbildu zen Deustuko Udaltegian ospatutako Bizilabe festara.
Arrakasta handiz ospatu zen Bizilabe festa Deustuko Udaltegian

Bizilabe tailerretan azken asteetan gazteek egindako lanak bertatik bertara ezagutzera hurbildu ziren gurasoak, senideak, lagunak, gazteak, eta oro har, Deustuko bizilagunak. Aipatzekoak dira, halaber, Bizilabe festan txoko baten ardura hartuz parte hartu zuen Bilboko matematika aplikatuko BCAM ikerketa-zentroa, eta Bilbao Ekintzako kideak.

Mikrobit txokoa, Fluxu ez newtoniarraren txokoa, Mikrobiologia txokoa, Makey makey txokoa, Kriptografia txokoa, bcam txokoa eta Slime tailerra prestatu zituzten gazteek publikoari erakusteko, eta festari amaiera emateko 'Elektroien dantza' ikuskizun atsegin eta interesgarria eskaini zuten Nerea Casas eta David Ballesteros zientzialariek.

Zorionak gazteoi eginiko lanagatik, eta guztioi eskainitako arratsalde interesgarriagatik!

 

Hemen daude ikusgai, festako irudiak.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg