2019/02/27

Aste Santuko tailerrak Bizilaben

Aste Santuko egunetan gazteek esperimentatzen eta gozatzen jarraitzeko bi tailer eskainiko ditu Bizilabek. Batetik, esperimentuen mundu iksugarrira hurbildu eta murgiltzeko tailerra, eta bestetik, astronomiako tailerra.
Aste Santuko tailerrak Bizilaben

Esperimentuen mundura hurbildu eta murgiltzeko tailerrean, lagunekin eta aditu baten laguntzarekin zientzia-esperimentu ikusgarriak egiteko aukera: slimeak, pigmentuak, erreakzio-kimikoak, fisikako egoera-aldaketak neurtu, gasak sortu, tenperatura aldaketak eragin... eta beste hainbat esperimentu. 

Edo beste aukera da, astronomiako tailerrara jo eta teleskopio bat muntatzea; unibetsoa kutxa batean sartu eta zeruan gertatutako eklipse eta ezkutaketak simulatu, Lurretik gertuen dauden exoplanetak bilatu eta zulo beltzetik ihes egiten ikastea. Etor zaitez beti aldakorra den unibertsoa ezagutzera!

TAILERREN EZAUGARRIAK

Adina: 12 – 15 urte

Datak: 2019ko apirilaren 23tik 26ra

Tailerrak (20 leku bakoitzean):
- Esperimentuak. STEAM tailerra ikertzaile errealekin. Ordutegia: 9:30 - 11:00

- Astronomia etxetik atera gabe. STEAM tailerra ikertzaile errealekin. Ordutegia: 11.30 - 13:00

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

 

Izena emateko formularioa eta informazio gehiago hemen.

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg