2022/06/06

Bilboko Bizilabeko gazteak I. BIZILABE TOPAKETA azokan izan dira

Ekainaren 5ean, goizeko saioan (11:00 - 14:00), urtean zehar Bizilaben egindako lanak aurkeztu dituzte gazteek zientzia-azokan.
Bilboko Bizilabeko gazteak I. BIZILABE TOPAKETA azokan izan dira

Bilboko (Deustu, Otxarkoaga) Bizilabeko neska-mutilek atsegin handiz hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokaren baitan antolatutako I. BIZILABE TOPAKETAn, ekainaren 5ean. 65 gaztek, honako 22 proiektu zientifiko eta teknologiko hauek aurkeztu dituzte jendaurrean:

  • Hidraulika (I)
  • Egg challenge
  • Robot ibiltariak
  • Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako eguzki-sistema
  • Puxtarrien labirintoa
  • Mikroplastikoen analisia
  • Kotxe telegidatua
  • Labazko lanpara
  • Esperimentu leherkorrak
  • Teknologiarekiko menpekotasuna
  • Enaticon - smart city
  • Material birziklatuez egindako hiria
  • Robot telegidatua
  • Zapatila piezoelektrikoak
  • Kotxe telegidatua
  • Kristalizazioa
  • DNA erauzketa
  • Slime
  • Oroimenean oinarritutako ikaskuntza sistema
  • Etxe eolikoa
  • Hidraulika (II)
  • Hidraulika (III)

Jende andana ibili da azokaren eremuan eta Bilboko udaleko zein Elhuyarreko ordezkariak ere bertan izan dira. Gazte zientzialariek oso gustura eman dituzte azalpenak jendaurrean. Eta are gustura ibili ziren gazteentzat antolatutako jarduera zientifikoetan, eta esperimentu eta ginkana zientifiko-teknologikoetan.

    

  

    

Hemen argazki gehiago

ZORIONAK GAZTE ZIENTZIALARI GUZTIOI!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg