2023/06/05

Bilboko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira

Bilboko Bizilabeetako (Deustu, Otxarkoaga eta Zorrotza) neska-mutilek Bilboko Areatzan egin den Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dute.
Bilboko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira

Ekainaren 3an eta 4an, DBH 1-2 eta DBH 3-4ko gazteek, Bilboko Bizilabeetan urtean zehar egindako 16 proiektu hauek aurkeztu dituzte jendaurrean:

  • Enaticon kosmetikoak
  • Electricar baby car
  • Kosmetikoa Almendra Olioarekim
  • Ur-banatzaile automatikoa
  • Nahasteak banatzeko teknikak
  • Kristalezko Lorategia
  • Berotze Botila
  • Zirkuitu elektriko portatila
  • Japan Arcade
  • Supermerkatua
  • Etxea
  • Katxarroa
  • Greizel (Kosmetiko Ekologikoak)
  • Noria
  • Hiria argiarekin
  • Konbersrar zapata ekologikoa

Jende asko ibili da, Bilboko Areatzan, azokaren eremuan, eta gazte zientzialariek oso gustura eman dituzte azalpenak jendaurrean.

 

Hemen azokako bideoa ikusgai

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg