2024/03/20

Bilboko Bizilabeko gazteak zientziaren eta teknologiaren emakume profesionalekin batu dira Parekoen Topaketa ekimenean

Emakume profesionalek beren lanjardunean dituzten erronkez hitz egin diete Zabalgune Eraikinean bildu diren 90 gazteei eta, gazteek Bizilaben lantzen ari diren STEM proiektuez hitz egin diete 19 emakume profesionalei. Hala, zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko erreferenteak gazteei hurbiltzeko beste urrats bat egin nahi izan dute antolatzaileek.
Bilboko Bizilabeko gazteak zientziaren eta teknologiaren emakume profesionalekin batu dira Parekoen Topaketa ekimenean

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilabe ekimenaren baitan, Parekoen Topaketa ekimena egin da Bilboko Zabalgune Eraikinean. Bertan, zientziaren eta teknologiaren eremu profesionaleko Bilboko 19 emakumek eta Bizilabe programako 10-16 urte bitarteko 90 gazteek batzuk eta besteek eskuartean dituzten proiektuez jardun dira.

Mahai bakoitzean zientzialari bana eta gazte talde bat egon dira. Lehenik emakume profesionalak bere burua aurkeztu eta egiten duen lanaren berri eman die gazteei, eta, ostean, gazteek Bizilabe programan egiten ari diren proiektuaren berri eman diote profesionalari. Ideiak elkar trukatuta, zientzialariak zenbait iradokizun eta aholku eman dizkie gazteei eta, gazteek zientzialariari galderak eginez,  bere jarduna gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Segidan, mahaiez mahai mugitu dira zientzialariak, ideia elkartrukea mahai bakoitzean errepikatuz. Ekimen honi esker, gazteek lehen eskutik ezagutzen dute zientziaren eta teknologiaren eremuko profesionalen lana, eremu horietako emakumezkoak ikusarazten da eta gazteek esku artean dituzten proiektuak garatzeko aholkuak jasotzen dituzte.

Parekoen topaketa Bilbon egiten den 3. aldia da. Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilabe Bilbao ekimenaren baitan kokatzen da. Bizilabe Bilbao 2017an martxan jarri zen eskolaz kanpoko jarduera da eta gazteek zientzia eta teknologia lantzen dute bertan. Arlo horiekiko interesa pizteko orduan, eragin handia dute aisialdian egiten diren ekintzek. Ondorioz, oso garrantzitsua da Bilboko erakunde desberdinen arteko saretzea (instituzio eta erakundeak, ikastetxeak, enpresak, familiak…) eta saretze horren emaitza da, besteak beste, “Parekoen Topaketa”.

Ildo horretatik, datozen asteetan Bilboko TELECO Renta enpresa bisitatzeko aukera izango dute Bilboko Bizilabeko gazteek. Honi esker, ikerketa-zentroaren jarduera ezagutuko dute, eta ikertzaileen lanean murgiltzeko aukera izango dute.

Parekoen topaketan parte hartu dute: 

  • Elena Alberdi Alfonso (UPV/EHU eta Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Cristina Galán (BCAM Basque Center For Applied Mathematics)
  • Isabel Barriocanal Benito (Ingeteam)
  • Leire Gómez (Formula Student Bizkaia)
  • Alazne Rodríguez (HPD Engineering -Grupo Veolia- Water Technologies)
  • Pilar Pareja (ETS Euskal Trenbide Sarea)
  • Adhara Gaminde (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Arantza Muguruza Montero(UPV/EHU eta Bizilabe)
  • Irati Díez Virto (Bizilabe)
  • Amaia Leunda Esnaola (Proiektu pertsonala)
  • Maialen Martínez Preciado (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • María Torrecilla Sesma (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Noelia Andollo Victoriano (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Alazne Bergüices Herrero (Proiektu pertsonala)
  • Maialen García Sarasa (VICOMTECH)
  • Beatriz Chávarri (IDOM)
  • Sofia Ruiz de Gauna (UPV/EHU)
  • Inmaculada Hernáez (UPV/EHU)
  • Itziar Casado O’Mara (UPV/EHU)

 

  

Bilboko Parekoen Topaketako argazki-galeria

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg