2024/04/26

Bilboko Bizilabeko gazteek Teleco Renta proiektua ezagutu dute

Telekomunikazio ingeniariak gertutik ezagutu dituzte eta arloari lotutako zenbait jarduera egin dituzte.
Bilboko Bizilabeko gazteek Teleco Renta proiektua ezagutu dute

Bilboko Bizilabeko gazteek Teleco Renta proiektua ezagutu dute EHUko telekomunikazio departamentuan. Teleko Renta ikasleak, enpresak eta profesionalak elkartzen dituen proiektua da, telekomunikazioetako hezkuntza bultzatzeko.

Bisita honi esker telekomunikazio arloa eta bertako profesionalak gertutik ezagutu ahal izan dituzte, horretarako scape room bat eginez.

Era honetako bizipenak oso garrantzitsuak dira. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzte zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg