2024/10/23

Bilboko Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da

Urrian ekin diete saioei 10-16 urte bitarteko 145 gaztek
Bilboko Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da

Bilboko 10-16 urte bitarteko 145 gaztek (73 neska eta 72 mutil) abiatu dute Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea. Deustun, Basurton, Otxarkoagan eta Zorrotzan ez ezik, aurten Esperantzan ere eskainiko dira saioak.

8. ikasturtea da aurtengoa. 2017az geroztik, Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du.

Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, astelehenetik ostegunera, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.

Horrez gain, harreman-bizipen ugari izango dituzte ikasturtean zehar. Ikertzaile profesionalen bisitak jaso eta Bilbo inguruko enpresak bisitatuko dituzte. Honela,  zientzia- eta teknologian lan egiten duten profesionalak eta inguruneko errealitate zientifikoa eta teknologikoa ezagutuko dituzte. Ildo beretik, udaberriko “Parekoen Topaketa” ekimenean, ideiak elkar-trukatuko dituzte profesionalekin. Otsailaren 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ere ospatuko dute. Gainera, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ikasturtean garatutako zientzia- eta teknologia-proiektuak jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Izena emateko aukera zabalik

Bizilabe saioetako ordutegia kontsultatzeko eta izen-emateko, egin klik esteka honetan: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo/tailerrak/tailerra-2024-25

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg