2022/07/04

Bizilabe, aurten ere, Bilboko udalekuetan

Aurten ere, Bizilabek zientzia-tailerrak emango ditu Bilboko udalekuetan. Zorrotzako gazteentzat lehenengo aldiz egingo ditu Bizilabek tailerrak, baina Otxarkoagako gazteentzat bigarren urtea izango da. Zientzia eta teknologia ume guztiengana hurbiltzeko helburuarekin, 10 eta 12 urteko ia 90 gaztek hartuko dute parte astero. Udaleko ordezkarien bisita jaso zuten uztailaren 1ean Zorrotzako gazteek.
Bizilabe, aurten ere, Bilboko udalekuetan

Bizilabek zientzia-tailerrak eskainiko ditu, aurten ere, Bilbon egiten ari diren Zorrotzako eta Otxarkoagako udalekuetan, 10-12 urteko neska-mutilentzat. Ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean, ia 90 gaztek (erdiak neskak eta erdiak mutilak) hartuko dute parte astero, 3 astez.

Uztailaren 1ean, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta Juan Ibarretxe eta Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzako zinegotziek Eguneko Udalekuetan parte hartzen ari diren taldeetako bat bisitatu zuten. Zehatz esateko, Zorrotzako Institutura joan ziren. Han, Gure Lurra elkartearen eta Elhuyarren laguntzarekin, Bizilabe programa garatzen ari dira; STEAM gaitasunak sustatzea da helburua, hau da, zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikarekin lotutako gaitasunak. Horrela, haur guztiei aukera eman nahi zaie trebetasun zientifiko eta teknologikoak modu dibertigarrian garatzeko aisialdiko espazio eta denboran.

Agintarien bisita-egunean, neska-mutilek tailer bat egin zuten eguzki‑labearen prototipo bat eraikitzeko, ondoren, han bertan, elikagairen bat prestatu ahal izateko.

Oraindik ere saio asko geratzen zaizkie, eta badute non gozatua!

    

Hemen argazki gehiago.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg