2021/05/17

Bizilabe Bilbaoko gazteak ikertzaileekin egon dira Parekoen Topaketan

Ikertzaileek eta gazteek lantzen arin diren proiektuen berri eman diote elkarri, gaur, maiatzak 17, Bilboko Bizilaberen egoitzan egindako ekimenean
Bizilabe Bilbaoko gazteak ikertzaileekin egon dira Parekoen Topaketan

Bizilabe Bilbaoko gazteek ikertzaile profesionalekin egoteko aukera izan dute Parekoen Topaketan. Azterketek argi erakusten dute gazteek benetako erreferentziak behar dituztela.

Parekoen Topaketan, ikasturtean zehar gazteek Bilboko enpresetako eta ikerketaren munduko STEM profesionalekin partekatu dituzte beren zientzia eta teknologiako proiektuak, eta profesionalek, aldi berean, zein proiektutan lan egiten duten erakutsi diete. Hobetu daitezkeen alderdien inguruko oharrak eta iruzkinak partekatu dituzte.

Hauexek izan dira gazteek AURKEZTU DITUZTEN PROIEKTUETAKO batzuk:

  • Programazioa: kutxa gotor bat eraikitzea eta programatzea, ping-pong pilotak botatzen dituen pistola bat programatzea eta bideo-joko bat programatzea.
  • Mikrobiologia: askotariko desinfektatzaileen eraginkortasun-analisia.
  • Energia: eguzki-energia bidezko kargagailu mugikor bat eraikitzea.
  • Mikroplastikoak: hondartzan dauden mikroplastikoak zenbatzea eta ezaugarriak zehaztea.
  • Tropismoa: pizgarri batekin landareek mugitzeko duten gaitasuna aztertzea.

Elhuyarrek, gazteak zientziaren eta teknologiaren benetako mundura hurbiltzeko bitarteko eragile aditu gisa egiten du lan. Horri dagokionez, ekimenean gaur parte hartu duten ikerketako enpresa eta entitateei eskerrak eman nahi dizkie emandako laguntzagatik:

  • Joana Hevia Anbiolabekoa (Aclima Clustereko kidea)
  • Lore Zumerta BCAMekoa
  • Sandra Ahedo González-Zabaleta Eusko Trenbide Sarekoa
  • Ainhoa Ye Xu Formula Student eta Maite García Garay Bisky Team UPV/EHUkoak
  • Felipe Colsa Gestionetekoa
  • Jaione Lanborena Ihobekoa
  • Maitane Alonso Monasterio, IAMekoa, Innovating Alimentary Machines.

Hemen daude saioko argazki gehiago

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg