2022/03/31

Bizilabeko gazteak EHUko proiektuak ezagutzera joan dira Bilboko Ingeniaritza Eskolara

Bizilabeko gazteak EHUko proiektuak ezagutzera joan dira Bilboko Ingeniaritza Eskolara

Martxoaren 28, 29 eta 30ean, Bilboko Bizilabeko eta Deustuko ikastolako gazteak, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan dira zenbait proiektu ezagutzen.

Horrela, astelehen eta asteazkenean, Formula Student proiektua ezagutu zuten gertutik. Autoa nola egiten ari diren eta proiektuaren beste nondik norako nagusiak ezagutu zituzten. Proiektuko ikertzaile eta ikasleekin hartu-eman estua izan zuten.

Asteartean, berriz, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan ziren Deustuko ikastolako eta Deustu eta Otxarkoagako Bizilabeko gazteak. Astronomiaren ingeniaritzaren inguruko datu eta informazioak izan zituzten mintzagai.

Guztira, 63 gaztek eta begiraleek hartu dute parte bisitetan.

Hurrengo baterako ere gogoz geratu dira!

   

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg