2019/05/16

Bizilabeko gazteak 'Elhuyar Zientzia Azoka 2019' azokan hartu dute parte

Joan den larunbatean, maiatzak 11, Bizilabeko gazteek Bilboko Plaza Barrian izan ziren 'Elhuyar Zientzia Azoka 2019' azokan parte hartzeko. 6 proiektu aurkeztu zituzten.
Bizilabeko gazteak 'Elhuyar Zientzia Azoka 2019' azokan hartu dute parte

Talde eta proiektu hauek aurkeztu zituzten:

TALDEA: Pastillas automaticas

Taldekideak: Tristán Romera Sobrado eta Enara Gomez Cantalapiedra (DBH1)

Proiektuaren izena: Adineko pertsonentzako pastilla banatzaile automatikoa

AZALPENA: Adineko pertsonentzako pentsatutako makina bat da. Makina honek norberak programatutako pastilla mota botako du botoia sakatzean.

 -----------------------------

TALDEA: Fisilabe

Taldekideak: Iria Gutiérrez Fernández, Sergio Morales Cobo eta Egoitz Crispín Sánchez (DBH4)

Proiektuaren izena:Zisterna ekologikoa

AZALPENA: Etxean sortzen diren ur grisak (dutxakoak, txorrotakoak, garbitzailekoak…) landareak ureztatzeko edota komuneko zisternan berriro erabiltzea ahalbidetuko digun metodoaren sorrera.

 -----------------------------

TALDEA: Natillas frias

Taldekideak: Egoitz Arandia Martinez, Lander Martinez de Goñi Jorde  eta Sofia Nuñez Castro (DBH1)

Proiektuaren izena: Hanka hidraulikoa

AZALPENA: Xiringak eta silikonazko tutuak erabiliz ura alde batetik bestera pasatzen dugu eta horren ondorioz, hanka mugitzea lortzen dugu.

 -----------------------------

TALDEA: Boom

Taldekideak: Alba Monge Lantarón, Irati Larrañaga Etxebarria, Iker Bóveda Martin eta Victor Markaida Rodrigo (DBH3)

Proiektuaren izena: Hot foot

AZALPENA: Oinak berotzen dituzten zapatila batzuk dira, hau da, zapatilekin ibiltzen garen heinean energia sortzen dugu eta energia hori oinak barrutik berotzeko erabiltzen da.

 -----------------------------

TALDEA: Uxokaitz

Taldekideak: Uxue Lasa Etxebarria, Oscar Martin Lopez eta Ekaitz Riveros Ballestero (DBH1)
 
Proiektuaren izena: Electronic sound. 
 
AZALPENA: Musika tresna bat da bere soinu frekuentzia proportzionalki aldatzen duena fotosentsore batek askatzen dituen fotoi kopurua aldatzean.
 
--------------------------------

TALDEA: Comboss

Taldekideak: Paula Salgado Del Hoyo, Dayne Bonachea Gonzalez eta Markel Orube Alonso (DBH2)

PROIEKTUAREN IZENA: Holograma revolution.

AZALPENA: Holograma baten eraikuntzaren azalpena 3D dimentsiotan ikusita.

 
      
 
ZORIONAK ZUEN PARTE-HARTZEAGATIK!

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg