Bizilabeko gazteek Bilboko emakume ikertzaileen bisita jaso dute
Bilboko emakume ikertzaileak Bizilabera joan dira bisitan. Baita zientzia eta teknologia arloko ikasketak egiten ari diren hainbat ikasle ere. Euren eguneroko jardunaren berri eman diete gazteei. Honi esker, STEM profesionalen eta lanbideen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatuak hautsi eta emakumeak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Gazteek erronka bat gainditu behar izan dute profesionala ezagutzeko. Profesionalak bere arloari lotutako hiru objektu erakutsi dizkie. Gazteek objektuak erlazionatuz bere ikergaia edo lan profesionala zein den ondorioztatu dute. Honela, ikertzaileak, galdera-erantzun bidez, gazteen irudimena eta jakin-mina piztu ditu.
Bere ikasketez eta ibilbide profesionalaz ez ezik, alderdi pertsonalaz ere hitz egin die. Izan ere, oso garrantzitsua da STEM arloko profesionalak pertsona arruntak direla erakustea. Oraindik ere estereotipoek indar handia baitute. STEM profesionalen inguruan duten pertzepzio okerrek ez dute laguntzen arlo horiekiko interesa pizten. Pertzepzio okerren bide beretik, oso garrantzitsua da neska gazteengan Izan ere, eragiten duten estereotipoen artean, zientzian diharduen pertsona gizonezkoa dela ikusten dute. Ondorioz, neskei zailagoa egiten zaie euren burua etorkizunean arlo horietan lanean ikustea. Hori dela eta, bisitan joan diren zientzia eta teknologia alorreko profesionalen gehiengoa emakumezkoak izan dira.
Horrez gain, STEM profesionalen kontakizunei esker, gazteek Bilboko zientzia eta teknologia enpresak ezagutu dituzte. Izan ere, Bilbon egindako gazteen STEAM diagnosiak agerian utzi zuen gazteen ehuneko handiak ez dakiela eskualdeko enpresetan zertan egiten den lan.
Honakoak dira Bizilabeko bisitetan parte hartu duten STEM profesional eta ikasleak:
- Maialen García: Vicomtech enpresako ikertzaile laguntzailea eta Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterreko ikaslea.
- Isabel Barriocanal: Ingeteam enpresako I+Gko diseinatzaile elektrikoa.
- Eider Núñez: Biofisika Institutuko (CSIC, UPV/EHU) ikertzailea.
- Maialen Martínez eta Adhara Gaminde: EHU-ko eta Achucarro Basque Center for Neuroscience-eok ikertzaileak.
- Cristina Galán: BCAM-eko (Basque Center for Applied Mathematics) graduondoko ikaslea.
- Nuria Bilbao: Ingeteam enpresako ingeniari elektronikoa.
- Itziar Ria, Luis Landa, Paula Miñon eta Unax Exposito: Formula Student-eko ikasleak.
- Itziar Casado: IDOM | Consulting, Engineering, Architecture enpresako telekomunikazio ingeniaria.
- Marta Lago: The care lab enpresako “Diseinua eta berrikuntza osasunean eta zaintzan” arloko ikerlaria.