Bizilabeko gazteak Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan dira
'Makina eta motor termikoak' departamentuan, kamara termografikoa, hozte-dorreak eta kotxe eta itsasontzien motorren atalak eta errekuntza-prozesuan ematen diren faseak (sarrera, konpresioa, eztanda-hedatzea eta ihesa) ikusi zituzten. Barne-errekuntzako motorraren funtzionamenduaren eta muntaketaren azalpena eta BEMA motorren hainbat elementu ere ikusi zituzten.
'Ingeniaritza kimikoa eta ingurumenaren ingeniaritza' departamentuan ere izan ziren eta eduki hauek ezagutu zituzten:
1- hidrogeno-kotxea: hidrogeno-pilari esker ibiltzen da, eta, ur lurruna bakarrik emititzen duenez, ez du kontaminatzen
- Prozesuen Ingeniaritza edo bereizketa-eragiketak. Oinarrizko eragiketak dira prozesu industrialen diseinuan produktuak purifikatzeko
- Erauzketa prozesuak. lixibiazioa solido batetik zenbait konposatu erauzteko erabiltzen den prozesua da (azukrea erremolatxatik, eguzkilore hazietatik olioa biodiesela egiteko, konposatu aromatikoak petroliotik…). Tabakoaren mundrunak nola erauzi daitezkeen ikusi zuten.
Horrez gain, Ana Picallo Perezekin, Bizilabeko ikertzailea izateaz gain Fakultate horretako ikertzailea ere bada, beste hainbat gune bisitatu zituzten eta hainbat proiektu ezagutu ere bai, hala nola:
- zotzez egindako zubi-lehiaketaren lan irabazleak
- Gerra Zibilean parte hartutako hegazkin baten bederatzi zilindroko motorra,
- Antzinako telefono-zentralita.
- Von Siemens motorra.
- FORMULA STUDENT PROIEKTUKO autoa. Bilboko Ingeniaritza Eskolako 'Formula Student Bizkaia' taldeak Silverstoneko Nazioarteko Txapelketan, Business Case kategorian, lehen postua lortu zuen 2017an eta 2018an. Datorren maiatzaren 11n, Zientzia Azokan izango dira, Plaza Barriko stand profesionalean, bisitari guztiei proiektua erakusteko.