2025/05/14

Bizilabeko gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Otxarkoagako Haurren Egunean

2024-2025 ikasturtean zehar garatu dituzten zientzia eta teknologia-proiektuak aurkeztu dizkiete bertaratutakoei
Bizilabeko gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Otxarkoagako Haurren Egunean

Beste urtebetez Otxarkoagako Haurren egunak Bizilabe txokoa izan du. Bertan izan dira Otxarkoagako Bizilabera joaten diren gazteak ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak erakusten.

Festa giroan, proiektuak egiteko jarraitu beharreko urratsak, gainditu beharreko erronkak eta izandako zailtasunak zein izan diren azaldu diete bertaratu diren herritarrei. Gainera, bertaratuek ere gazteen proiektuak martxan jarri eta probatzeko aukera izan dute.

Otxarkoagako Haurren Eguneko argazki-galeria