2018/10/03

Bizilaberen azaroko tailerrean izena emateko epea zabaldu da.

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.
Bizilaberen azaroko tailerrean izena emateko epea zabaldu da.

Hona tailerrean parte hartzeko ezaugarri eta baldintzak:

  • Adin – tartea: 12-15 urte
  • Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia
  • Tarifa:(€/pertsona):
    • Kuota arrunta = 15 €
    • Familia ugaria =10 €
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta= 4 €
  • Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22
  • Egutegia: azaroaren 8-15-22 eta 29, eta abenduaren 13 eta 20 (6 saio guztira)
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Tokia: Deustuko Udaltegia (Bizilabe gunea). Agirre lehendakaria, 42. Deustua_BILBO
  • Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte
    • Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira.
  • Formularioa: hemen

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg