2019/10/07

“Bilbao Bizkaia D-week” Bilboko Bizilaben!

Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra izango da.
“Bilbao Bizkaia D-week” Bilboko Bizilaben!

Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 14tik 21era ospatuko den 'Bilbao Bizkaia D-week' diseinuaren astearekin. Hain zuzen, diseinuak eta zientzia eta teknologiak bat egingo dute “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben” izeneko lightpainting tailerrean.

Bi orduko tailer honetan, 12 urtetik aurrerakoek (haur zein helduek) lagunartean zein familian, argia eta argazki-kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute. Horretarako, noski, lehenik eta behin honen atzean dagoen oinarri zientifikoa ezagutuko dute.

  • NOIZ: azaroak 15, ostirala, 18:00-20:00
  • NON: Deustuko Udalgunea, Areto Nagusia, Agirre Lehendakaria, 42
  • ADINA: 12 urtetik aurrea. Bakarrik edo lagunekin/senideekin etor zaitezke.
  • DOAN izango da saioa, baina aurrez izena eman behar da

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko azaroaren 7ra arte, formulario hau osatuta.

Plaza mugatuak!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg