Bizilabeko gazteek Deustuko 8 saltokitan esperimentuak egin dituzte
#ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F ekimenari otsailaren 17an eman zitzaion hasiera, eta erakusleihoak otsailaren 22ra arte izango dira atonduta. Establezimendu bakoitzak historiako emakume zientzialari bati eskaini dio erakusleihoa, eta zientzialariaren argazkia, biografia eta informazioa erakusten du bertan. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apaindu da erakusleihoa. Horrela, Deustuko merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten laguntzen ari dira.
Otsailaren 10, 11 eta 12an Bizilabe-Bilbao ekimenean zientziako eta teknologiako proiektuak egiten dituzten gazteek saltokiak bisitatu dituzte, eta establezimendu bakoitzari dagokion emakume zientzialariaren ikerketarekin zerikusia duten esperimentuak egin dituzte, eta horren berri eman zaie saltokira hurbildu direnei.
Hauexek dira #ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F ekimenean parte hartzen ari diren saltokiak, eta Bizilabeko gazteen esperimentuak jaso dituztenak:
- Te Mimo zentroa (San Pedro plaza, 3) - Rosalind Franklin, kimikaria eta kristalografoa
- La Librería de Deusto (San Pedro plaza, 4) - Gladys West, matematikaria
- Afede jostailu-denda (Blas de Otero, 2) - Cynthia Breazeal, robotika
- Zubiri farmazia (Madariaga etorbidea, 35) - Mae Jemison, ingeniaria, medikua eta astronauta
- Decoración Julio Aristín (Blas de Otero, 9) - Juliana Rotich, informazio-teknologiak
- Inma Olabarrieta farmazia (Blas de Otero, 51) - Maria da Penha, biofarmazialaria
- SGEL liburu-denda (San Pedro plaza, 2) - Hayat Sindi, zientzilaria eta medikua
- Stilo 21 ile-apaindegia (Madariaga etorbidea, 23) - Tu Youyou, zientzialaria, medikua eta kimika-farmazialaria
#ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F estatu mailako ekimena da, eta aurten ekimenaren lehenengo edizioan, halaber, Ermua eta Soraluze udalerrietako saltokiek ere hartu dute parte. Guztira, Euskadiko 21 dendak egin dute bat #ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F proiekturekin. Aurreko urteetan, ekimen bera antolatu zen Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.
Informazio gehiago hemen.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: