2020/01/28

Etorri Bilboko Bizilabera ekainera bitarte

“Mugarik gabe!” guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra eta “Agur euri, etor eguzki!” eguraldi-fenomenoen inguruko tailerra eskainiko dira
Etorri Bilboko Bizilabera ekainera bitarte

Bilboko Bizilabek prest du ekainera bitarteko tailer eskaintza. Otsailaren 13an hasi eta maiatzaren 28ra bitarte, ikertzaile profesionalek gidatutako bi tailer eskainiko dira.

Lehenengoa “Mugarik gabe!” guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra izango da. Nola entzungo ote du pertsona gor batek haren etxeko txirrina? Nola erantzungo ote dio mutuak etxe azpian zain duenari? Tailer honetan halako erronkak gaindituko ditugu. Denon artean irudimena landu, hausnartu eta jolas zein eskulanen bidez behar bereziak dituzten horientzat baliabideak eraikiko ditugu. Honako egun hauetan eskainiko da tailerra:

  • NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, otsailaren 20, 27, martxoaren 5, 12, 19 eta 26.
  • IRAUPENA: 6 saio
  • ADINA: 12-15 urte
  • IZEN-EMATEAK: Otsailaren 13rarte zabalik, honako formulario honetan: FORMULARIOA

Ondoren, ordea, gaiez aldatu eta “Agur euri, etor eguzki!” eguraldi-fenomenoetan barneratuko gara. Tailer honetan eguraldi-fenomenoetan zehar bidaiatuko dugu. Euria, lanbroa, urakanak, etab. zergatik sortzen diren ulertu eta guk bertan sortuko ditugu. Gainera, eguraldi-iragarle bilakatuko gara, “kroma” erabiliz. Teknika honen oinarriak ulertu eta, profesionalen eran, zein eguraldi egingo duen azalduko dugu pantaila aurrean.

  • NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, apirilaren 23, 30, maiatzaren 7, 14, 21, eta 28.
  • IRAUPENA: 6 saio
  • ADINA: 12-15 urte
  • IZEN-EMATEAK: apirilaren 5erarte zabalik, honako formulario honetan: FORMULARIOA

Bi tailerren artean, Aste Santuko opor garaian ere zientzia eta teknologia tailerrak eskainiko dira.

Anima zaitez!

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak:

            

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg