2018/11/08

Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'

Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zatoz, bakarrik edo lagunekin!
Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'

Gabonetako oporraldirako, abenduaren 24tik 28ra, bi tailer antolatu ditu Bizilabek, 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. 

Hautatzeko tailerrak:

1- Asmakuntza-fabrika

Ordutegia: 9:00-11:00 h

2- CSI tailerra: argitu misterioa!

Ordutegia: 11:30-13:30 h

Betiko moduan, tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Bizilabe gunean (Agirre lehendakaria, 42). 

Izen-ematea: abenduaren 20ra arte, edo lekuak (gehienez 22 leku, tailer bakoitzean) bete arte izango da zabalik. Izena emandako ordena hartuko da kontuan taldea osatzeko.

 

Izena emateko formularioa HEMEN.

 

Informazio gehiago:

H. e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

Bizilabe webguneko agendan

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg