2021/01/18

Hasi dira Deustuko ikastolako gazteak Bizilabeko tailerretan

2020-2021 ikasturtean, Deustuko ikastolako ikasleek aukera izango dute Bizilaberen ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programako tailerretan parte hartzeko.
Hasi dira Deustuko ikastolako gazteak Bizilabeko tailerretan

2020-2021 ikasturtean, Bizilabe programako ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programaren barruan, zientzia eta teknologiako proiektuak egiteko tailerrak izango dituzte Deustuko ikastolako DBH 1-2ko gazteek. Saioak ikastolan bertan egingo dituzte, astelehen edo astearteetan, taldearen arabera, 15:15etik 16:30era beti.

Makey Makeyko lanak eginez hasi dituzte tailerrak. Horren guztiaren gidari Oihane Brauer Vega da, Elhuyarreko kidea, biologoa eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da, beraz.

      

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg