2023/07/21

Bilboko eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan gazteek zientzia-tailerrak izan dituzte

Apirilaren 21 eta ekainaren 14a bitartean, Bilboko eta Bizkaiko zenbat ikastetxetan zientzia dastatzeko tailerrak izan dituzte Bizilaberen eskutik.
Bilboko eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan gazteek zientzia-tailerrak izan dituzte

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako, eta DBH 2ko gazteek hartu dute parte. Guztira Bilboko 2 ikastetxetako (Gabriel Aresti Eskola eta Esclavas SC ikastetxea) eta Bizkaiko 4 ikastetxetako (Basauriko Sofia Taramon ikastetxea, Ermuko San Lorenzo HLHI, Gallarta-Abanto Zierbenako Dolores Ibarruri BHI eta Portugaleteko Gabriel Celaya ikastetxea) 19 gelatako neska-mutilek hartu dute parte. Bilboko ikastetxeek La Perrera Makergunean egin zuten zita, baina Bizkaiko gainerakoek ikastetxean bertan hartu zituzten begiraleak.

Saio guztiak Bizilabeko begiraleen ardurapean egin dira, eta zientziak disfrutatzeko ere balio duela ikusi ahal izan dute gazteek.

Datorren udazkenean ere izango dute jarraipena saio horiek, eta beste zenbait ikastetxetara iritsiko dira zientzia-saioak.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg