2024/04/18

Bizilabeko Aitziber Fernandez, Uxue Salinas eta Malen Bilbaok irabazi dute Sketching Science Kids lehiaketa

“Zure zientzialari bata marraztu” erronka bota die parte hartzaileei ekimenaren antolatzaile eusBIOTEK-ek
Bizilabeko Aitziber Fernandez, Uxue Salinas eta Malen Bilbaok irabazi dute Sketching Science Kids lehiaketa

Bizilabeko Aitziber Fernandez izan da aurtengo Sketching Science Kids lehiaketa-ko irabazlea. “Zure zientzialari bata marraztu” lelopean antolatu du aurten eusBIOTEKek lehiaketaren hirugarren edizioa eta holograma bidez sortutako bata izan da saritua. Bigarren postua ere Bilboko Bizilabeko Uxue Salinas eta Malen Bilbaok lortu dute.

Guztira LH5-6 mailetako 112 gaztek parte hartu dute Sketching Science Kids lehiaketaren hirugarren edizioan. Horietatik 54 neskak eta 58 mutilak. 

Sketching Science lehiaketak zientzia eta artea uztartuz sortutako lanak saritzen ditu, eta haur txikienentzat egokitutako edizioak irudimena lantzea eta txiki-txikitatik  zientzia mundura hurbiltzea du helburu. 

Irabazleek ELKAR liburu-dendan gastatzeko bale bana jaso dute

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg