2018/07/17

Zabalik da Bizilaberen iraileko tailerrean izena emateko epea

'Kode sekretuak eta kriptografia: buruhausteekin jolasean' izeneko tailerra da Bilboko gazteentzako udazkeneko eskaintza. Matematikarekin eta kriptografiarekin kode sekretuak askatzeko tailerra, irailetik urrira bitartean izango da.
Zabalik da Bizilaberen iraileko tailerrean izena emateko epea

Tailerrean izena emateko epea jada zabalik da. Hauek tailerraren ezaugarri nagusiak:

  • Adin – tartea: 12-15 urte
  • Tarifa: (€/pertsona):
    • Kuota arrunta = 15 €
    • Familia ugaria =10 €
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta= 4 €
  • Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22
  • Egutegia: irailaren 20tik urriaren 25era, ostegunetan
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Tokia: Deustuko Udaltegia (Bizilabe gunea). Agirre lehendakaria, 42. BILBO
  • Izena ematea: irailaren 13ra bitartean, edo lekuak osatu bitartean.
    • Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira.

 

  • Informazio gehiago eta harremanetarako datuak: agendan
  • Izena emateko formularioa: hemen
Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg