Ikasturteko programa
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Bilboko Bizilaben
2025eko urritik 2026ko maiatzera arte Bilboko gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, kokapen hauetan: Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza, Basurto eta Esperantzan.

Eman izena Bilboko Bizilaben
Bilboko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Bilboko Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
- Noiz: 2025eko urritik 2026ko maiatzera
- Kokapena: Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, Basurton eta Esperantzan.
ORDUTEGIAK
DEUSTUKO UDALTEGIA – Bizilabe Gunea
- LH 5-6
- Astelehena, asteartea eta asteazkena: 17:30 – 19:00
- DBH 1-2
- Astelehena edo asteazkena: 19:00 – 20:30
- DBH 3-4
- Asteartea: 19:00 – 20:30
OTXARKOAGAKO GAZTEGUNEA (Asteartea)
- LH 5-6: 17:00 – 18:30
- DBH 1-2: 18:30 – 20:00
BASURTUKO MAKERGUNEA (Astelehena)
- LH 5-6: 17:00 – 18:30
- DBH 1-2: 18:30 – 20:00
ZORROTZAKO GAZTEGUNEA (Astelehena)
- LH 5-6: 17:00 – 18:30
ESPERANTZA (Osteguna)
- LH 5-6: 17:00 – 18:30 eta 18:30 – 20:00
- DBH 1-2: 18:30-20:00
PREZIOA eta KOBRAKETAK
Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuota baliogabetzea edo itzultzea.
- Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea
Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
- Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
- Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Kolektibo zaurgarriak, generoak bezala, % 40ko lehentasuna izango du izen-ematearen lehen fasean (ekainaren 14 arte).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA
Bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 14tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 21etik irailaren 12ra.
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.