Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Bilboko Bizilaben

2026ko urritik 2027ko maiatzera arte Bilboko gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, kokapen hauetan: Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza, Basurto, Esperantzan eta Miribillan.
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Bilboko Bizilaben

 

Eman izena Bilboko Bizilaben

 

Bilboko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Bilboko Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

  • Noiz: 2025eko urritik 2026ko maiatzera
  • Kokapena: Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, Basurton eta Esperantzan.

 

ORDUTEGIAK

DEUSTUKO UDALTEGIA – Bizilabe Gunea

  • LH 5-6
    • Asteartea eta asteazkena: 17:30 – 19:00
  • DBH 1-2
    • Asteazkena: 19:00 – 20:30
  • DBH 3-4
    • Asteartea: 19:00 – 20:30

OTXARKOAGAKO GAZTEGUNEA (Asteartea)

  • LH 5-6: 17:00 – 18:30
  • DBH 1-2: 18:30 – 20:00

BASURTUKO MAKERGUNEA (Astelehena)

  • LH 5-6: 17:00 – 18:30
  • DBH 1-2: 18:30 – 20:00

ZORROTZAKO GAZTEGUNEA (Astelehena)

  • LH 5-6: 17:00 – 18:30
  • DBH 1-2: 18:30 – 20:00

ESPERANTZA (Asteartea)

  • LH 5-6: 17:00 – 18:30 
  • DBH 1-2: 18:30-20:00

MIRIBILLAKO GAZTEGUNEA (Astelehena)

  • LH 5-6: 17:30 – 19:00 
  • DBH 1-2: 19:00-20:30

 

PREZIOA eta KOBRAKETAK

Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuota baliogabetzea edo itzultzea.

  • Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea

Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

  • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
  • Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.

 

HAUTAKETA IRIZPIDEAK 

15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Kolektibo zaurgarriak, generoak bezala, % 40ko lehentasuna izango du izen-ematearen lehen fasean (ekainaren 19ra arte).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

 

IZENA EMATEKO EPEA

Bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 29tik ekainaren 19ra, eta bigarrena ekainaren 20tik irailaren 11ra.

  • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22an.
  • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14an.

  

Eman izena Bilboko Bizilaben